Asurmendi Jesús

Teologia irakaslea Parisko Institutu Katolikoko Teologia Fakultatean
Información

Jesús Asurmendi nafarra da (Altsasukoa). Iruñeko Seminarioan hasi zituen eliz ikasketak, handik Parisera, Frankfurtera eta Erromara joan zen. Eskritura Santuan lizentziatua eta Teologian Doktorea da, gaur egun Pariseko Institutu Katolikoko Teologia Fakultatean aritzen da Eskritura Santu irakasle. Bere irakasle-lanaren harira egin dituen ikerketa eta publikazioak Profeten inguruan zentratu dira, gehien bat. Horra hor, besteak beste, “El profetismo” (Bilbao, 1987), edo Isaías, Ezekiel, Amos eta Oseas profeten inguruko ikerketak, “Cuadernos bíblicos” bilduma ezagun eta prestigiodunaren barrenean argitaratu direnak. Dena den Bibliako beste atal batzuez ere interesatu da, horra hor bere beste argitalpen hau: “Job. Experiencia del mal, experiencia de Dios” (Lizarra, 2002).

Conferencias