Loturak

REDES CRISTIANAS

Estatu espainiarreko 147 talde, elkarte eta oinarrizko mugimendu kristauek “Redes Cristianas” izeneko plataforma osatu dute. Lagundu nahi du gaur egun bai gizarteak bai Elizak planteatuak dituzten arazo handiei erantzuna ematen. Ahots kritiko, alternatibo eta elkartua izan nahi du, Elizaren eta gizartearen eraberritze demokratikoaren aldekoa. Webguneak loturak eskaintzen ditu Interneteko aldizkari eta gune interesgarriekin.

ALANDAR

Informazio sozial eta erlijiozko hilabetekaria. Argitaratu den azken zenbakiko edukiak eta aurreko zenbakien laburpenak eskaintzen ditu. Halaber, Alandar bildumak argitaratzen dituen izenburuen zerrenda.

CRISTIANISME I JUSTICIA

Kataluniako Jesuitek bultzatutako Ikasketa-Zentroa, 1981ean sortua. Giza eta Gizarte Zientzietan eta Teologian adituak diren sekular eta jesuiten talde bat biltzen du. Bi mailetan lan egiten du: ikerkuntza eta hedapena. Hiru helburu du: fedeari buruzko gogoeta justiziaren praktikan oinarritua; mundu gizatiarrago baten aldeko gizarte-dinamiketan parte-hartzea diziplinen arteko elkarrizketaren eta fedeak dinamika horietan jokatzen duen rolari buruzko ikerketaren bidez; eta kulturarekiko elkarrizketa kritikoa pobreen aldeko aukera lehenetsiz. Webguneak “Cuadernos” izeneko bildumarako sarrera eskaintzen du.

DIAKONIA

Hiru hileko argitarapena, Erdialdeko Amerikako Zentro ignaziotarrak (CICA) argitaratua, bertako jesuiten ardurapean. “Fedearen zerbitzua eta Justiziaren bultzapena” ildoaren bidetik. Webguneak teologian eta kristau-pentsamenduan espezializatutako argitaletxe eta argitarapenen zerrenda interesgarri bat eskaintzen du.

KOINONIA

Agenda latinoamerikarraren eta Oscar Romero Elkartasun Komiteen argitaratzailea; 25 zerbitzu desberdin eskaintzen du webgune horretan. Aipatzekoak dira: Teologiazko Aldizkari Elektroniko Latinoamerikarra, Biblia-Zerbitzu Latinoamerikarra, Leonardo Boff-en eta Pedro Casaldáliga-ren artikuluak, Romero apezpikuaren homiliak eta Agenda Latinoamerikarraren artxibategia.