Conferencias

ZERGATIK NAIZ KRISTAUA?

José Antonio Marinarentzat filosofia zerbitzu publiko bat da eta horrek garaian garaiko gaiei buruz ikertzera bultzarazten du bere burua. Berak dioenez, erlijioa, aldi berean gorakada eta ospe galtzea bizitzen ari dena, gai arriskutsua bilakatu zaigu. Erlijioak, historian zehar salbazio-tresna gisa agertu izan dira, baina zorigaitz handien iturri bihur daitezke ongi ulertzen ez badira. Jainkoa izaki ahalguztidun gisa pentsatzera eraman zuen prozesuak, ontasun gorentzat hartzera eta sentitzera eraman zuenak, eragin handia izan zuen gure espeziaren humanizazioan filosofo honen ustez.

Kristautasuna esperientzia-korronte joria da, judu enigmatiko batek abiatua. Korronte hori aberastu da esperientzia pertsonalen ekarpen txiki eta erraldoiez. Batzuetan, korronte bizi hori egitura sozial edo politiko bihurtu da eta –urtegiekin gertatzen den bezala- geldiarazi du bere bizitasuna baina goratu du bere boterea. Baina, aldi berean, kristautasuna etengabeko heziera- eta definizio-krisian egon da beti, eta bere ura garbitua izan da behin eta berriz eguneratu nahi duten pertsona eta mugimenduei esker, jatorrizko iturburuari leial izan nahi diotenei esker.

Kristautasun dogmatiko baten aurrean, Marinak kristautasun etiko, esperientzial eta askatzaile baten alde egiten du. “Niretzat erlijioak zera esan nahi du: mundu faktiko eta hutsalean itxia geratzeri uko egitea; aldatu behar dugu “mundua horrelakoa da” dioen baieztapen fatalista hori eta “errealitate hau horrelakoa da” dioenaz ordezkatu. Jendeak, bere jardueran, onaren eta ederraren alde eginen balu, ebanjelioak “Jainkoaren Erregetza” deitzen duen hori agertuko litzateke gure artean. Jesus leial izanen da? Fidatuko naiz eta Erregetzaren etorrera bultzatuko dut.

Erlijioen artek gatazkak konpontzeko egia bikoitzaren teoria proposatzen du: badira egia pribatuak eta egia publiko eta unibertsalak. Kristautasuna, erlijio guztiak bezala, egia pirbatuen eremura mugatzen da. Balore etikoak, aldiz, unibertsalak dira. Etikak erlijioak babesten ditu –erlijio askatasunaren eskubidea ez da erlijio-arau bat, arau etikoa baizik-, baina, halaber, bere ekimenak mugatzen ditu. Pertsona batek bere bizitza zuzendu dezake bere erlijioaren arauen arabera, baina beste pertsonei dagokien guztian bere jokabidea eskubide unibertsalen menpe dago.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.