Conferencias

ZER ERAGIN DU KRISIAK PERTSONEN BIZI ETORKIZUNEAN?

Bizi dugun gizarte ereduak, eta, ondorioz, “pobreziaren kulturak” berarekin duen bereizgarrietako bat, erasaten dituen pertsonen bizi zentzua higatzen joateko duen ahalmenarena da. Ez bakarrik uzten ditu pertsonak baliabide materialik gabe. Giza baliabiderik gabe ere uzten ditu: ez motibazio, ez erresilientzi, ez erresistentzi uzten ditu.
Gizarte bazterketak erasaten dituztenengan agertzen da, zergati nahiz ondoren gisa, zenbaitek aipatzen duen 4 Dren sindrome delakoa: depresioa, desmotibazioa, desafiliazioa eta deskonfiantzarena. Eta, horrela, erasanen erantzuteko ahalmena ezerezera bihurtua gelditzen da, egoeraren erantzukizuna, noren eta bere utzikeriaz, bere bizkar balego bezala agertzen delarik gainera iritzi publikoaren aurrean. Salbatuko badira komunitatearen laguntza ezinbesteko dutenen giza dimentsio birsortzailea  kolpaturik uzten du, horrela, erakundeekiko, pertsonekiko eta norbere ahalmenekiko nagusitzen den mesfidantzak.
Motibaziorik gabe uzteak gizarte eredu zehatz baten ondorio den -eta iraun arazten duen- fenomeno estruktural baten biktima eta errudun egiten ditu krisiak kolpatutako pertsonak
“Gizarte Bazterketa” deitzen denak (René Lenoiri zor zaio 1974an argitaratutako “Les exclus: un Français sur Dix”, agertu zenez lehenik) “pobrezia” hitzaren ikuspegi ekonomizista gainditzea ahalbidetzen digu, egoera zailak ulertzeko oinarrizko diren hiru berezitasunez jabetzeko modua ematen digularik: bere jatorri estrukturala, bere aiurri dimentsioaniztuna, eta bere prozesu izaera.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.