11/11/2015

NI DELAKO HORI TXANTXA BAT DA. GAREN BATASUNA BERRESKURATZEKO MODUAK

NI DELAKO HORI TXANTXA BAT DA. GAREN BATASUNA BERRESKURATZEKO MODUAK
  • Ordua: 19:30etan.
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Delgado Fidel Delgado Fidel

Denbora pasa etortzea gomendatzen da tailer honetara. Dibertituz, eta ez gutxi, hori bai. Bertan parte hartu eta sorpresak jasotzera. Ustekabeekin topo egitera. Galdera batzuei aurre egitera. Eta egun guztiak dira aproposak geure baitan eraiki dugun EGOtzar handi horren kontura barre puska bat egiteko, eta garen batasun hori bizitzeko.

Umorea samurtasunarekin jokatzetik eta ulertzen jakitetik dator. Gure buruari lehenik, eta gauzak eratzeko ditugun moduei ondoren, eman ohi diegun garrantzia bere onera ekartzen daki umoreak.

Gara. Lo egiteko orduan, adibidez, gure baldintzapen guztietatik aske gelditzen gara, eta, orduan, garena gara. Jakin beharko genuke horretaz jabetzen eta horren arabera jokatzen. Zoriontasuna ez dugu guk irabazten. Zoriontasunak berak irabazten gaitu gu. Eskatzen duguna ematen ere jakin behar dugu: bidegabekeria gainditzeko giltzarria hor dago.

Ba doan bizitzaren kontzientziaz jabetu ahal dugu. Tentsioak arintzen eta beldurrak, heriotzarenak besteak beste, atzera uzten jakin behar dugu. Arrazoiz esaten du, esan ere, Fidel Delgadok: “Bizitza ez da amaitzen; bizitzeko erak amaitzen dira. Baina norberagan bizitzea, naizen bizitza bizitzen jakitea, hori ez da amaitzen”. Erabateko bizitza da kontua. Egun bakoitzak berarekin dakarren lehia biribiltzen eta atzera uzten asmatu behar da.

Sufrimendua oratzen duten beldur eta ezjakintasunak desegiteko gauza da kontzientzia, edo buru argitasuna. Hala eginik, bizitza argitsuago eta jariakorrago baten aurrean aurkitzen gara, eta agian horixe besterik ez da zoriontasuna.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu