15/10/2007
ELIZA ESANGURATSU ETA DESBERDIN BAT GARAI BERRIETARAKO
- Ordua: 20:00etan
- Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
- Hizlaria:
Lois Julio
Gaur egungo garaietan krisialdi sakon batean gaude Eliza ulertzeko moduari dagokionean; horrek etsipen handi bat sorrarazi du eta “Eliza gabeko kristau”en kopurua haziarazi du.
“Eliz Esanguratsu eta desberdin bat garai berrietarako” lortzeko beharrezkoa iruditzen zaigu:
• Komunioaren misterioa eta Jainko Herriaren misterioaren izaera serioz hartu eta indartzea, Vatikanoko II. Kontzilioak adierazi zuen bezala.
• Eliza pobrea eta pobreena egitea.
• Izaera profetikoa berreskuratzea beldur mota guztiak gainditzeko eta gaur egungo munduarekin eta bere erronka erabakigarrienen aurrean modu zintzo eta kritiko batez kokatzeko.