09/03/2010

BA OTE, GAUR ORAINDIK, SALBAZIORIK JESUKRISTOGAN? Fedearentzat ukaezinezko den egiara hurbilduz

BA OTE, GAUR ORAINDIK, SALBAZIORIK JESUKRISTOGAN? Fedearentzat  ukaezinezko den egiara hurbilduz
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Vitoria Javier Vitoria Javier

Gaur egungo mundu globalizatuaren egoera kultural, sozial eta politikoak oso testuinguru zail, nahasi, eta harrigarrian jarri du, sineskaitz hutsean ez denean, kristautasunaren asmo salbatzailea. Kristautasuna izan, baina, erlijio mesianikoa da. Bere egiteko nagusia bere izen horren izateko arrazoia ematea da, ez besterik. Cipriano Santuaren axioma irauliz, zera esan genezake: “salbaziotik kanpo ez dago kristautasunik”. Are gehiago, erredukzionismo soteriologikoaren salaketari beldurra galduz, zera esatera ausartzen gara: “Askapenetik kanpo ez dago Elizarik”. Kristautasun bizituak ez badakarkie gaurko gizon eta emakumeei askapen/liberraziorik, hilda dago, eta Eliza horri U. Becken “zombi” instituzioaren kalifikazioa erantsi diezaiokegu.

Egiaz, kristautasun askatzaileaz hitz egitea tautologian erortzea da. Kristautasun bizitua gizon eta emakumeei libreki askatasuna dakarkiena da. Jesukristogan eta bere Izpirituan lortzen den salbazioaren inguruko lengoaien eta kristau praktiken irakurketa kritikoa egin behar dugu, hala nola gaurko gizon eta emakumeentzat proposapen adierazkor bat burutu behar dugun. Horrela, bakarrik, Elizaren aldarrikapena fedearen egiazko, eta ez intentzio hutsezko, iragarpen izatera iritsiko da.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu