Conferencias

JAINKOAREKIN ALA JAINKOA GABE? Agnostiko eta sinestunaren arrazoiak

Bi ahotseko eztabaida: JAINKOAREKIN ALA JAINKOA GABE? Agnostiko eta sinestunaren arrazoiak
Hizlariak: IGNACIO SOTELO, Filosofia, Soziologia eta Zientzi Politiko irakaslea.
JOSE IGNACIO GONZALEZ FAUS, Teologoa, “Kristautasuna eta Justizia” erakundearen heziketa-arduraduna.

Iruñeko publikoaren aurrean, bi hizlariek jadanik beste eztabaida publikoetan, Madril, Bartzelona eta Zaragozan ospatutakoak, azaldu dituzten arrazoiak adieraziko dituzte. Eztabaida hori izen bereko liburu batean argitaratu zen; laster HOAC-eko argitaletxeak liburuaren bigarren edizio bat aterako du.

Sakontasun handiko gaia aztertzen da: Jainkoa eta fedearen eta sinesgabetasunaren oinarriak; eta “Jainkoa faktoreak” elkarbizitzan, kulturan, politikan eta milioika gizakien jokabideetan duen eragina. Aztertzen diren gaiak dira: agnostikoen eta sinestunen arteko elkarrizketa, Jainkoaren existentzia, Jesu Kristoren esanahia eta gizakiari buruzko kontzeptua. Liburuan, toki faltagatik, ez zen Elizaren gaia aztertu.

Eztabaidak, entzute- eta begirunezko proposatze-eredua izanik, bestelako moduaz pentsatzen duenari irekitzeak dituen abantailak agertarazten ditu. Elkarrizketa gauzatzean jarrera batzuk urruntzen dira eta beste batzuk hurbiltzen. Deigarria da bi aldeek bat egiten dutela gizakia definitzean eta “merezi duen jakintza gure bizitzak aldatzeko gai dena” dela esatean.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.