Hitzaldira gonbidatzeko kartela
Genero-arrazakeria pertsona beltz batek haurtzarotik zahartzarora arte egunerokoan bizi dituen arrazakeriazko gertakariak ulertzeko aukera bat da, baina, kasu honetan, generoak gizonen eta emakumeen artean eragiten dituen desberdintasunak kontuan hartuta.
Logikoa denez, bizipen horiek lotuta daude hezkuntza-sistemarekin, legeekin edo komunikabideek eta beste irudikapen-modu batzuek mantendu eta zabaldu dituzten jokabide historikoei lotutako kontu sistemikoekin.
HIZLARIAREN AURKEZPENA
LucíaAsuéMbomio Rubio (Madril, 1981) lizentziaduna da Informazioaren Zientzietan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Garapeneko eta Nazioarteko Laguntzako Masterra du (Unibertsitate Konplutentsea) eta aditua da enpresa-inguruneko aniztasunaren kudeaketan aditua da (Antonio de Nebrija Unibertsitatea).
2005ean telebistan hasi zen lanean, eta horrek 50 herrialde inguru bisitatzeko aukera eman zion. Orain “Aquí la tierra” (Tve1) saioko kazetaria da. Ekuatore Gineako telebistan ere aritu zen (TVGE), eta bertan “Nena y Bello” marrazki bizidunen herrialdeko lehen telesaila gidatu zuen.
Hiru liburu idatzi ditu: “Las queseatrevieron” (2017), dokumental bihurtzeko prozesuan dagoena, “Hija del camino” (2019, erreprodukzio eskubideak Netflixek erosiak ditu serie bat egiteko), eta “Tierra de la Luz” eleberria,
2013an, afroeuroparren Top30eko kide izan zen (PowerList gida, LloydsBakingGroup, Thomson Reuters), eta, 2020an, Espainiako Giza Eskubideen Aldeko Elkartearen komunikazio-saria eman zioten.