15/05/2005

OSCAR ROMEROREN OIHARTZUN HISTORIKOA: bere herriaren zerbitzura eman zen gizona

OSCAR ROMEROREN OIHARTZUN HISTORIKOA: bere herriaren zerbitzura eman zen gizona
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:López Vigil María López Vigil María

Oskar Romero Monsinorea, San Salvadorreko Apezpikuaren hilketaren 25. urteurrenaren ospatze-ekimenen barrenean, Gogoa Foroak, Nafarroako “Oscar Romero” Latinoamerikarekiko elkartasun-batzordearekin batera, hitzaldi hau antolatzen du, gure garaiotako profeta garrantzitsuenetako bati eskainia.

Romero Monsinorea, Amerikako Done Romero, Latinoamerikako Elizaren pertsonaia zirraragarrienetako bat izan da eta da, gaur egunean ere, hainbat arrazoiengatik: bere konbertsioaren historiagatik, herriarekiko erakutsi zuen konpromiso eta denuntziagatik. Gure ustez Romero Monsinorearen hitzek eta bizitzek gaurkotasuna dute, eta zeresan handia dute gure gizartearen aurrean. Horregatik Maria Lopez Vigil gonbidatu dugu, bere bizitzaren eta lekukotasunaren aditu aparta baita; berak hitz eginen digu Romeroren ezaugarriez, berak defendatu zituen baloreez eta bere itzalak izan duen proiekzio historikoaz.