Conferencias

ONGIZATE URRIA, DEMOKRAZIA OSATUGABEA

Hitzaldiaren izenburu bereko liburuan egileak gure nazioaren ongizate estatua aztertzen du kritikoki, hiritarrek euren bizi-kalitatearentzat inportante ikusten dituzten ekimen publikoak (osasungintza, haurren eta gazteen hezkuntza, familiendako laguntza-zerbitzuak –haur eskolak eta etxeko zerbitzuak, besteak beste- lanaren sorrera edo pentsioak) oso urriak direla agertaraziz. Egileak, halaber, arlo sozialarekiko herstura ekonomikoa justifikatzeko komunikabideetan azaltzen diren argumentuak kritikatzen ditu (hala nola globalizazio ekonomikoaren aurrean espainiar ekonomiaren lehiakortasuna mantentzeko beharra edo txanpon eta finantza arloetako integrazioa Europan), eta horretarako nazioarteko ekonomian guztiz integratuak dauden Europar Batasuneko beste herriek gurea baino garatuago dauden ongizate-estatua dutela erakusten du.
Liburuak azpigarapen sozialaren kausak adierazten ditu, gure herrian indar kontserbadoreek eta liberalek duten boterean zentratuz; horrela kontsolidatu da indar horiek diktaduratik demokraziarako trantsizio garaian izan duten menpekotasunari esker; izan ere trantsizio-prozesu hori eredutzat hartzea hutsune handia baita, alderantziz, gaur egun espainiar demokraziak dituen gabezien eta oraingo ongizate-estatuaren erantzulea baita.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.