Conferencias

Nazioarteko kazetaritzaren ezinbestekotasuna

KAZETARITZAREN MUINAZ hitz egingo dut, eta nire hitzaldia neuk egindako hainbat argazkiz jantziko dut.
Zorroztasunez planteatu behar du kazetariak bere lana. Bere inguruan gertatzen diren tragediak dokumentatzen jakin behar du. Kazetari lana da nirea, ez beste ezer, Unibertsitatean erakutsi zidaten hura. Traizio egiten badiete ere zenbait kasutan komunikabideek beren obligazioei eta benetako problementzako toki eta denbora eskasa gordetzen badute ere, errealitatea agerian jarriko duten bestelako bideak asmatzen jakin behar du kazetariak. Ez dago zertaz, nahi eta nahi ez, sentsazionalismoan erori beharrik giza ezbeharraren berri emateko orduan. Biktimei duintasuna eta errespetua zor diegu. Haien egoeran egonda geure buruak ikusi nahi genituzkeen bezalaxe azaldu behar ditugu haienak ere. Eta baldin eta azaldu nahi ez badute kontakizun batean, beren erabakia da, guk onartu behar duguna.
Kazetaritza, eta bereziki telebistaren munduan, merkatuaren gorabeheren arabera mugitzen da eta, jakina, egunetik egunera urrutiago dago informatzeko duen obligaziotik. Orain hogei urte, kontakizun bat hiru minutu luza zitekeen telebistan. Gaur berriz, apenas, hamar segundoko dandar bihurtua dagoen. Sufritzen dutenak eta hiltzen direnak gure errespetua merezi dute. Dena galtzera iritsi daiteke, bizitza bera ere bai, baina inork ez du haiei duintasuna galarazteko eskubiderik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.