Conferencias

NAZIOARTEKO FEMINISMO BAKEZALEA, BAKEAREN KULTURA ETA MEHATXU NUKLEARRA

XX. mendearen hasieratik bertatik, feminismoaren adar bat gerraren kontra eta armagabeko eta justizi sozialezko bakea lortzearen alde eratu zen. Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga , ingeles siglez WILPF –Women’s International Leaque for Peace and Freedom- bezala ezagutua, da horren adierazlerik ezagunena. 2015ean 100 urte betetzera iritsiko da erakunde hau.

Zer da WILPFek gerra eta indarkeria ekiditearren eraman duen esperientziatik ikasi dezakeguna? Zein egitasmo du jarraitzen duen arma nuklearren mehatxuari aurre egiteko?

Lehen partean, Carmen Magallonek erakunde honen ibilbidearen eta bake kulturaren alde egin dituen ekarpenen aurkezpen labur bat egingo du.

Bigarrenean, arma nuklearren auziaz hitz egingo du: zertan den auzia; nazioarteko foroetako eztabaida gune nagusiak; herrialde desberdinen posizio eta jarrerak; eta desarmearen alde diharduten erakundeen proposapenak. Erakunde horien artean aurkitzen da WILPF bere “Borondate maila kritiko batera iritsi”, deritzan proposapenarekin. Arrisku biziko arma hauek desegiten eragingo duen iritzi publikoa ezinbesteko maila batera ekartzearen aldeko lana da proposatzen duena.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.