27/01/2004

MILITARISMO ETA ARMAMENTISMOA

MILITARISMO ETA ARMAMENTISMOA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Oliveres Arcadi Oliveres Arcadi

Irailaren 11aren ondoren sortutako Afganistan eta Irak-eko gerrak eta AEBetako nagusitasun militarra abiapuntutzat hartuz, hizlariak militarismo eta armamentismoaren barrenean ezkutatzen diren interesak azalarazten saiatuko da; eta datu esanguratsu batzuk zerrendatuko ditu:

Dirua: 2003an munduko gastu militarrak bilioi bat dolarretara iritsi dira. Espainiako militar-defentsak egunean 45,6 (7600) milioi euroko gastua egiten du.
Gizakiak: mundu osoan 26 milioi pertsona dago ejertzitoetan sartuak. Espainiar Estatuan ejertzito profesionalak 170.000 pertsona ditu, horietatik 50.000, hagitz proportzio altua, ofizialak dira. Nazio Batuen Erakundeak azterketa bat egin du eta ondorioztatu du 400.000 kasko urdinak aski liratekeela munduko gerrak saihesteko.
Ikerkuntza: munduan badira 500 mila ikerlari militargintzan lanean. Gure Estatuan ikerkuntzarako urtean aurrikusitako 1329 milioi euroko (220000 milioi pezeta) gastu publikoaren %45a militargintzarako uzten da. Armen fabrikazioa esku gutxitan kontzentratutako industriaren menpe dago. AEBetan badira 3 industria Pentagonoak egiten duen eskariaren %60a sortzen dutena.
Salerosketak: oso merkataritza iluna da; produktu-mota eta hartzailea ezkutatzen baititu. Espainiar Estatua esportatzaile handia da. Hegoko 85 herrietara igorri baitizkie armak. Arma xumeak, puntako teknologiarik gabekoak, gerrak dauden herrietara doazenak. Espainiar armez Turkiako gobernuak herri kurdua sarraskitu zuen.