08/05/2014

ADISKIDETZEA

ADISKIDETZEA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Uriarte Juan María Uriarte Juan María

Elizak gizarteari eskaini behar dizkion zerbitzuetan lehen mailako garrantzia du adiskidetzearen kristau mezuak. Zenbait teologoentzat “adiskidetzea”ren kontzeptua da, hain zuzen, Jainkoak, Jesukristoren bitartez, eginiko ekintza salbatzailearen giltzarria

Gizarte urratu baten mina nabaritu eta sentitu izan du, luze bezain sakon, Juan Mari Uriartek, bere gotzain-zerbitzu garaian: baketze eta adiskidetze saiakeratan parte hartu du, eta gaur bertan, oztopoak oztopo eta erresistentziak erresistentzi, hain garaiko eta hain heldu beharreko den gai honi buruzko hausnarketa sakonak egin ditu.
.
Begirada kritikoa du Uriartek gure gizarteak, kristau elkartea barne, ETAren indarkeriaren, biktimen ahanzturaren eta politika antiterroristaren aurrean izan duen jarduerari buruz. Ezinbesteko baldintzatzat jotzen du, adiskidetzearen aurrean, iragana kontutan hartzea. Gizarte eragileei zuzenduz, parte hartze etiko eta konprometitu bat erreklamatzen die guztiei baketze eta adiskidetze egitekoen aurrean. Guztiz zentzuzko diren proposapenak egiten ditu hezkuntzaren eta adiskidetze praxiaren aurrez aurre.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu