11/01/2007

ADISKIDETZEA. ERRONKAK ETA EGINBEHARRAK BAKERAKO BIDEAN

ADISKIDETZEA. ERRONKAK ETA EGINBEHARRAK BAKERAKO BIDEAN
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Múgica Guillermo Múgica Guillermo

Oraingo honetan gure gogoetak ez ditu “prozesu” delakoaren alderik politikoenak helburu izanen, erran nahi baita, ez ditu bereziki aztertuko modu batez ala besteaz ETArekin, Gobernuarekin, Alderdiekin… zuzenean loturik dauden gaiak. Prozesuaren alderdirik gizatiarrenetan zentratuko gara, neurri eta modu desberdinez guztioi, gizarte osoari, dagokigunetan. Horrek ez du erran nahi besteak ez dagozkigula, edo osagai gizatiar eta etikoak ez dituztenik. Edo bigarrenek eragin politikorik ez dutenik.

Horretarako, baketzearen eta normalizazioaren arteko bereizketa modakotik urrunduko gara eta bakea egitearen eta adiskidetzearen artekoaz baliatuko gara. Azken honen edukiak eta eginbeharrak –bakerako prozesuetan- gai nagusitzat hartuz: biktimen inguruko gai handia, egiaren argitze eta onarpena, erantzukizunak zein diren zehaztu eta onartzea, justizia eta zuzentzea, nola aurre egin oroimenaren aferari, adiskidetzearenari, barkamenarenari, e.a.

Aukera argi bat egin nahi dugu gizartearen aurrean arazo zail hauei buruzko elkarrizketa zabaltzearen alde. Txostenaren garapenak hiru atal proposatuko du: 1/ Biktimak eta justizia. 2/ Oroimena eta ahanztura. 3/ Adiskidetzea eta barkamena.