Conferencias

JESÚSI JARRAITU KRISIAREN ERDIAN

Bost urte bai, krisian sartu ginela. Urte hauetan gertatu denak garbi utzi dizkigu bai krisiaren egiazko izatea bai bere ondorio basatiak. Sistema neokapitalista, eta, oraindik gehiago, finantza sistema aginte esparru baten jabe egin dira, eta, ahalik eta gehien irabaztearen logika erabiliz beste ororen gainetik, lurbirako merkatuak eskuratu dituzte, ahaztuarena eginaz erakunde ordezkatzaile demokratikoekin, eta lege eta jarduerak inposatuz, beti ere biktimez arduratuko litzatekeen edozein planteaketari bizkar emanaz.

Azken hilabeteetan “errekuperazio ekonomikoari” buruzko zenbait datu ematen ari da. Ez dute, baina, ezer esaten noren mesedetan izango den. Langabezian erori diren, babes soziala urriturik ikusi duten eta geroz eta pobretuago eta baztertuago dauden miloika pertsonen bizi kalitateaz ez da deusik esaten.

Hizlariaren helburua hau litzateke: izpiritu profetikoa iratzartu entzuleengan, eta argitasun, erantzukizun eta solidaritate gehiagorekin bizitzen lagundu dezaken hainbat ildo eragingarri iradoki, Jainkoaren egitasmo gizatiartzaileari bideak irekiz: mundu bidezkoago, duinago eta zoriontsuago bat guztiontzat, eta batez ere, azkeneko direnentzat.

Mundu mailan piztu behar da azkeneko diren horien eskubide eta beharrei erantzungo dien kultura solidarioa. Elkartasun hau ez da interesatua. Errukizko solidaritatea da. Ez da gure ongizatea defendatzeko. Alderantziz, gure interesen aurka doa, nahi eta nahi ez, eta ongi izatezko gizarteetan bizi dugun bizimodua errebisatzera behartzen gaitu, behar ez dugunari uko egin eta behar horren beharrean daudenekin konpartitzera.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.