26/01/2017

Ari ahal da Frantzisko Aita Santua moral katolikoaren alde garrantzisko berritzen?

Ari ahal da  Frantzisko Aita Santua moral katolikoaren alde garrantzisko berritzen?
  • Ordua: 19:30etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Vidal Marciano Vidal Marciano

Frantzisko Aita Santuaren aitasantutza-aldia berrikuntza sakon bat izaten ari da Eliza katolikoaren bizitzan. Pedroren Ministerioa ulertzeko eta aurrera eramateko eran ikusten da berrikuntza hori. Ebangelioaren esijentziei begiramen gehiago adierazten zaie orain, aginte tradizioei baino. Eliz- sensibilitateen artean lehentasunak finkatzeko orduan, bai Elizaren beraren barneko gorabeheretan (kolegialtasuna, emakumearen postu eta funtzi-oa, etabar) bai munduarekiko harremanetan (gizarteak “alde batera utzitakoak”, ekolo-gia, etabar), ikusten den bezala.

Textuinguru honen barnean zera galde daiteke: iristen ote da berrikuntza hau morala-ren esparru eta planteamenduetara: fededun katolikoek bizitako moralera, nahiz teologo moralistek formulatutakora?
Erantzun positibo bat aurkitu nahirik aurreko galderarentzat, Frantzisko Aita santua-ren keinuetan eta, oraindik gehiago, bere textuetan moral katolikoaren esparruan – bai oinarriko moralean, bai moral sozialean, bai sexuari dagokion moralean, bai ezkonbizitza-ri dagokionean- garbi adierazi edo insinuatu diren aldaketen atzetik arituko gara. Kristau sinesmenaren konpromiso moralak ulertu, adierazi eta bizitzeko moduan aldaketa handi baten atarian gaudela esatera iritsi gaitezke agian.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu