13/10/2008

NORANTZ OTE DOA EUROPA HAU

NORANTZ OTE DOA EUROPA HAU
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Arriola Joaquín Arriola Joaquín

Europar Batasunaren eraikuntzaren mugarriak jarri nahi lituzke agerian mintzaldiak. Urrats diferenteak ezagutu ditu prozesu horrek: hasi Europaren bihotz bihotzeko potentzi diferenteen arteko liskarrari behin betiko konponbidea aurkitu eta jakien segurtasuna garantizatzetik, eta 1987ko Akta Bakarrarekin abiatzen den aldi neoliberal berriarekin amaitzeraino.
Europa komunitarioko hiritar izatearen alde on eta txarrez hitz egingo da, eta europar errealitatean pertsonalki nahiz kolektiboki parte hartzeko baliagarri izan daitezkeen irizpideak emango dira ezagutzera.