Ugaltzen ari dira, azken aldian, orain arteko gizonezkotasun ereduak zaharkituak daudela dioten indikatzaileak. Bistakoa da, bestalde, noraino ari den gertakizun hau guztiz ezkor gertatzen bai gizonezkoentzat, bai emakumezkoentzat, eta bai, bereziki, mutil gazteentzat. Zeintzuk dira indikatzaile hauek?
Hasi gizonezkoen, eta batez ere gizonezko gazteen, ematen hilkortasun altuagotik eta, kausa horri bizkarreratzen ez zaizkion arren, horrekin harremanetan dauden beste hainbat fenomenoetaraino: neskatoekin konparatuta mutikoen artean ematen den frakasu eskolar tasa hain garaia, adibidez. Emakumezkoek jakin dute beren emakume izaerak eta bizierak berritzen, gure gizarteko arau aldakorretara egokituz. Gizonezkoek ez bezala.
Ari dira gizonezkotasun proposapen berriak sortzen, eragozpenen artean hori bai. Ezinbesteko da, nolanahi, proposapen horiek egiaztatzea gizonezkoen beraien bizimodua hobetu, eta emakumeekiko ulermen berri bati toki emango badiote. Zein gizonezkotasunez ari gara, baina, hitz egiten? Zein zentzutan egin behar dugu lan, prozesu hori azkartzeko?