Gorputzari begirada berriz begiratu nahi bazaio, honako urrats hauek gutxienez eman behar dira:
– Oraindik ere gure artean nagusi den, eta teologia osoa kutsaturik daukan, gorputzarekiko mundu-ikuskera dualista alde batera utzi behar da. Ezin zaio, adibidez, gorputzari, besteak beste, bere ontasuna ukatu.
– Emakumeen gorputza era onartezinean ikustera eramaten duen gorputzarekiko patriarka-ikuskera alde batera utzi behar da.
– Oinarrizko diren gorputza, espiritua, haragi-hartzea kontzeptuak kode berrietara ekarri behar dira.
– Gorputz izpirituala garela berraurkitzera garamatzan kontzepzio berriak behar ditugu. Hots, gure bizitza oinarritzen duten balioak bistaraziko dituzten gorputzak behar ditugu.
Hau da, nire hitzaldian, apaltasunez, egiten saiatu nahi dudana.