Conferencias

GIRO POLITIKO POLARIZATU ETA AMORRATUA: gorrotoaren diskurtsoaren gorakada

Pandemiak mahai gainean jarri duen arazoetako bat demokrazia berrirakurtzeko beharra da. Instrumentu aparta da, baina neke-sentsazioak erakusten ditu, marruskadura-sentsazioak. Gobernuen, parlamentuen, alderdien eta oposizioaren zeregina birpentsatu behar da. Dena dago zalantzan.
Beste gauza bat da gizartea erdi kikilduta dagoela, politika aparteko zailtasunak izaten ari delako puntu komunak aurkitzeko. Gure arduradun publikoak ez dira izaten ari bizi dugun egoera dramatikoak eskatzen duen maila.
Orain kezkatu egin behar gaitu gertatzen ari den zerbaitek ikasketa onuragarriak utziko ote dizkigun, bizitza kolektiboa modu gizatiarrago, arrazionalago, koherenteago, adimentsuago eta komunitarioago batean ulertzeko benetan baliagarriak izango zaizkigunak.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.