Fisika kuantikoaren ideia berritzaileek errealitateaz dugun ikuspegia nola aldatu duten ikusiko dugu. Fisika kuantikoaren lehen hipotesia 1900. urtean sortu zen, Max Planckek materia-erradiazio interakzioa azaltzen saiatu zenean, gorputz beroek igorritako energia kurba deskribatzeko garaian kontzeptu arraro bat sartu behar izan zuen, argiak elkarreragin horretan modu etenean jokatzen duena, hau da, fotoi edo energia pakete moduan. Harrezkeroztik, 30 urtean, txiki-txikia den mundua deskribatzen duen teoria kuantikoaren oinarriak ezarri ziren. Haien legeak oso arrotzak dira gure eguneroko errealitatean, baina lege horiek arrakastaz aplikatzen dira egungo teknologia elektronikoaren garapen azkarrean, hala nola adimen artifizialean, ordenagailuetan, GPSan, telekomunikazioetan, etab. Teknologia kuantikoak gure bizimodua eta elkar ulertzeko modua aldatu ditu. Gogamena/materia interakzioa ere aurkeztuko da, moduetako bat baita erakusteko ezen gure errealitatea, ustez garena, gure mundu mentala, imajina dezakeguna baino askoz konplexuagoa dela. Laburbilduz, fisika kuantikoa teoria matematiko bat da, eta bere garapena eta balizko aplikazioak hastapenetan daude oraindik.