Conferencias

EUROPA; EKUMENISMOAN NORABIDEA GALDU DUEN KONTINENTEA

Zer da Europa? Zer bihurtu da? Momentuz, 2006. urteko hasieran, 25 herriek osatutako eraikuntza bat, merkataritza libreko eremu bat, “aduana-batasun” bat. Bere barrenean manufakturak eta kapital handiak libre samar mugitzen dira; elikadurarako barazki eta abereen mugimendua muga gehiago du; ia askatasunik gabe dabiltza zerbitzuak; eta bukatzeko, arau, kupo eta bisatuen presiopean, pertsonak ere zirkulatzen dira. Enpresa multinazional handiek eremu ekonomiko huts bat zedarritu dute, eta irabazi-asmoak dira lege nagusia.

Beldur gara ez ote dizkiguten erlijio arraroak edo duela mende batzuk garaitu genituen kulturak parrastaka sartuko; gure mugetatik at aspaldi kanporatu genituenak.

Baina… egia ote Europa hori besterik ez dela?

Europar Konstituzioa bozkatzean gure asmoa ez zen eremu ekonomiko huts bat eraikitzea. Hori ere bai; baina, ezer baino lehen, askatasun eta eskubide gune bat nahi genuen. Horretarako egitura berriak behar ditugu. Erantzukizunez jabetuko den botere europar batekin. Demokratikoki, hiritar guztien parte hartzeaz, onartutako lege batzuk, kide diren estatuetako ordenamendu juridikoak hobetuko dituztenak. Hori guztia zail eta mantso egiten ari da.

Europaren ametsa berramestu behar dugu, utopia berregin eta merkatarien Europa gainditzeko lanari ekin, beste Europa bat erdiesteko; Europa aberats bat, bai, baina, ezer baino lehen, gizon eta emakume libre, arrazional, zentzuzkoen lurralde bat; elikatzen eta inguratzen gaituen izadiarekin eskuzabal jokatzen duten gizon-emakumeena, herrialde eta kontinente pobreenekin solidarioak direnena. Gizaki berri bat amestu behar da garai berrietako; europarra, ama ezkongabe beltz bat, bandera askoren tapiz batean bildua, ikurtzat har dezakeena.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.