12/02/2009

ETIKA, SEXOA, SEXUALITATEA

ETIKA, SEXOA, SEXUALITATEA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Martínez Koldo Martínez Koldo

Sexuaren eta sexualitatearen gaiek gu guztiongan emozio ugari eta egonezin sakona ernarazten dituzte, guztiz menperatzen ez dugun eta inoiz menperatuko ez dugun kezka bat osatzen dutelako. Dudarik gabe, sexualitatearen arazoa giza bizian zailenetariko bat dugu. Horrexegatik, askotan irtenbidea ez zaio arrazoien bitartez bilatzen ahal; aldiz, norberak, bere kabuz, bila diezaiola uzten ahal da. Ez dirudi, alajaina, hori irtenbiderik egokiena denik.
Sexu ekintza eta harremanen moraltasuna ala ez-moraltasuna historian zehar hainbat teoria desberdinez ikertu izan da: etika naturazaleak, gaur egun ere indar handia daukatenak; etika arrazionalistak, XVII. Mendearen inguruan sortu zirenak; eta erantzukizunaren etikak, XIX. mendearen azken urteetan sortuak. Hirurak elkarrekin bizi dira gaur; horrexegatik neure hitzaldian ikuskera horien zehar ibilbide historiko bat egiten saiatuko naiz. Ikuspegi historikorik gabe gauzak ulertzea eta onartzea askoz zailagoa baita. Bukatzeko, etika eta homosexualitateaz gogoeta labur bat egiten saiatuko naiz.