Conferencias

ESPERANTZA POSIBLE AL DA GAUR EGUN? Esperantzazko hots eta oihuak

Konfiantzarik gabeko eta nostalgiaz betetako egunak bizi ditugu. Etorkizunaren aurrean etsipenera eta krisialdi ekonomiko eta finantzieroen aurreikustera eramaten gaituen horietakoa. Zer dela eta izan, orduan, itxaropen? Nola aurre egin ezinezko eta etsipenezko giro honi, nahiz eta jakin, gainera, helmuga ezagunik gabe goazela? Itxaropena da bertute guztietan ahulena, eta, bidebatez, beharrezkoena.

Kristautasuna itxaropenik ez zutenei egindako itxaropenezko proposamen bezala jaio zen. Itxoiten ikasi dugu, nahiz eta helmuga ezagunik ez izan; itxoiten, nahiz eta aldarrikapen garbirik egiteko gauza ez izan gure basamortu eta atzerrien erditik. Jainkoaren, munduaren eta gizakien etorkizunari irekitzen den sentsibilitateari zor diogu hori. Nola sortu zen, baina, kristau itxaropena Jesusen mugimenduaren barnean? Zein motatako esperientziek ireki zizkien ateak, iluntasunaren erditik, itxaropenari?

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.