07/03/2006

JAINKOAREN EMAKUMEZKO AURPEGIA

JAINKOAREN EMAKUMEZKO AURPEGIA
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Gómez Acebo Isabel Gómez Acebo Isabel

Erlijio arloan, Jainkoari buruz mintzatzean, lengoai sinbolikoa erabiltzen da nagusiki. Badira gizonezkoaren eta emakumezkoaren munduekin lotuta dauden metaforak. Horrela, Jainkoa argia, azkengabea, salbazioa, erregetza… da. Baina, halaber, babesa, samurtasuna, leialtasuna, baita amaren altzoa ere. Gizakiaren eta Jainkoaren arteko antzekotasunak gizon-emakumean, bikotean, gauzatzen dira, ez sexu bakoitzean bere aldetik.

Jainkoa ikuspegi femenino batetik pentsatzeak inmanentzia-faktore bat sartzen du bere deskripzioan. Urruneko izaki bat izateari uzten dio eta errealitatean errotua egotera iragaten da. Emakume filosofo frantziar batek “transzendental sentibera” deitzen dio. Jainkoa ez da zeruan bizi, baizik eta gizaki bakoitzeko erdimuin beroan.

Emakumeen antza duen Jainko batek ez du botererik. “Ate ondoan dago eta dei egiten du” behartu gabe errespetatzen duen maitasunaren logikaz; elikatzen gaitu, babesten gaitu eta samurtasunez ihardesten dio bidean izaten dugun erorketa orori.

Historia osoan zehar, emakumeek bizia ekarri dute mundura, edaten eta jaten eman digute, jantzi gaituzte, haurrak eta zaharrak zaindu dituzte, haiek burutu dute Jesu Kristok bere jarraitzaileei erregetza lortzeko aurkeztu zien programa. Orain emakumezkoek lehen beren gainean esklusiboki zeramatzaten zama horiek konpartitu ditzatela eskatzen diete gizonezkoei. Oinen garbitzearen etsenplua jarraitzeko gonbite bat da, gizaki kristau orori egina, norberaren sexua zein den kontuan hartu gabe.