Conferencias

Desberdintasunak eta pobreziak gizartea degradatzendute

Espainia izan da azken hamarkadetan desparekotasun handiena izan duen Europako herrialdeetako bat. 2008ko krisiaz geroztik, errenta baxuenek izan dute bilakaerarik txarrena, eta errenta altuenek etengabe egin dute gora. Aberatsenek (% 20) besteren konturako lan-errenten % 43 baino gehiago jasotzen dute, eta, horren ondorioz, haiek dira desparekotasunaren iturri nagusia.

Desberdintasunaren ondorioei buruzko azterlanetan ageri denez, populazioak hazkunde ekonomiko txikia izan du, eta atzera egin du osasunerako, hezkuntzarako eta etxebizitzarako sarbidean ere. Desberdintasuna eta desafekzioa nagusi dira, eta, gainera, desparekotasunaren kronifikazioak pobreziaren belaunaldien arteko transmisioa dakar berekin.

Ondorio larriak baditu ere, desparekotasuna ez da sartu berriki arte agenda publikoaren eztabaida eta kezketan. Gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzearen aldeko konpromisoa hartu beharko genuke kontzientzia soziala dugunok, eta, horregatik, desparekotasunak gure kezka nagusietako bat izan beharko luke.

 

HITZALDI-ONDOKOA

Hitzaldiaren osteko topaketarako, hitzaldiaren laburpen bat (pilulak) eta hizlariak erabilitako diapositibak ikus daitezke, datu askorekin (diapositibak). Hitzaldiaren osteko topaketan egin ondoren, jasotako ondorioekin egindako dokumentua eskura daiteke.

 

Diario de Noticias de Navarra egunkariak Isidoro Parrak hizlariari egindako elkarrizketa argitaratu du.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.