Conferencias

KONTSUMOTIK KONTSUMISMORA, FRUSTRAZIO PROGRAMATU BATEN AZKEN FASEA

Hizlaria kontsumismoaren fenomenoa aztertzen saiatuko da, bere jatorriak, motibazioak eta ondorioak; hasieratik onartzen du adostasun gehiago dagoela kontsumismoaren ondorio kaltegarriak aitortzean, ezen bere jatorrian dauden sakoneko kausak zehaztean baino.

Sistema liberal-kapitalista gero eta gehiago zabaltzen ari da herri guztietan, gero eta pertsona gehiagotara iristen da, ahalik eta produktu gehien saltzearen logika zabaltzen du, behar objektiboei kasurik egin gabe. Ekoizte-sistemak, kapitalaren metaketa progresiboak bultzatua, gero eta kontsumo handiagoa behar du, nahiz eta gizakiek, beren izaeragatik eta beren zabaltze-gaitasunagatik dituzten “behar logikoak” betetzen ez dituen.

Desberdintasun handiagoetara abiatzen ari garen bitartean zehaztu behar dugu nolakoa den denok nahi dugun “berdintasun” hori. Ekoizpen, trukaketa, kontsumo eta finantziatzio-arlo batzuetan, tamainaren aldetik txiki diren baina jarduera ekonomiko orekatuagoa eta jasangarriagoa planteatzeko aukera irekitzen duten bideak jorratzen ari dira. Hala ere, esperientzia berri horietako askotan ohizko praktikak hobetu nahi direla ematen du, gaur egungo kontsumoaren izaera kuestionatu gabe.

Kontsumitzaile konpultsiboak objektuen bat-bateko jabetza erabiltzen du bere antsietatea neutralizatzeko. Baina kontsumoak beste atsekabe berri bat dakarkio. Inoiz baino prestatuagoa, informatuagoa eta erlazionatuagoa dagoen gizarteak balore eta ikur kontsumisten menpe dago. Azken bi milurteotan nagusi izan den jokabidearen etika baztertzen ari da progresiboki.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.