09/06/2014

ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATU, OSASUN ZERBITZUETARAKO SARBIDE UNIBERTSALA GARANTIZATZEKO

ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATU, OSASUN ZERBITZUETARAKO SARBIDE UNIBERTSALA  GARANTIZATZEKO
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Forcades Teresa Forcades Teresa

Zer nahi dugu egin? Osasuna eta gaixotasuna negozio bihurtu nahi ditugu? Hala kontrakoa nahi dugu, eta, umeen hezkuntza edo pertsona nagusien pentsioak bezala, bai bata eta bai bestea merkatutik at uztea erabakitzen dugu? Gaixoak saltzen eta erosten jartzen gara? Seguru konpainien esku uzten dugu poliza desberdinak jarri nahi badizkiote honi edo hari, bakoitzak duen patologiaren funtsaren arabera, eta pertsona ahulenak bereziki zigortuz, beti ere?

Ezin zaio medikuntza eta osasun-industria indartsuari aurre egin bakarka jokatuz. Gizarte mailan, ordea, negoziotik aske legokeen osasungintza baten erreklamazioa egin dezakegu. Gaixo jartzen garenean, ezin gara pribatuen esku gelditu zainduak izateko. Kalitatean behera egiten du osasungintza pribatuak bere irabaziek gora egin dezaten, ezberdintasunak sortzen ditu, lehen eta bigarren mailako gaixoak, eta irizpide etikorik gabeko kudeaketa egiten du. Osasuna gurea da eta negozioa haiena da. Osasungintzaren publikotasuna eta unibertsaltasuna defenditzen dugun heinean izango dugu osasunerako benetako eskubidea.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu