06/10/2005

KULTURA ZIENTIFIKOA ETA ERANTZUKIZUNAREN ETIKA. Zientzia eta kontzientzia

KULTURA ZIENTIFIKOA ETA ERANTZUKIZUNAREN ETIKA. Zientzia eta kontzientzia

Aurten, 2005ean, Erlatibitatearen Teoria plazaratu zeneko ehun urteak betetzen dira. Francisco Fernández Buey bi bidetik hurbildu da Zientziaren gaira: liburu bat argitaratu du “Einsten: ciencia y conciencia” izenekoa eta Humanitateen eta Zientzien arteko harremanari buruzko eztabaida eguneratu du Pompeu Fabra Unibertsitatean eman zuen ikasturte-hasierako inaugurazio-hitzaldian.

Bere gogoetarako abiapuntu gisa, hemen dugu George Steiner idazle eta humanistaren baieztapen hau: Zientzien lengoaia ez badugu hobeki ulertzen ezin izanen dugu datozen eztabaida handietan sartu. Zientzialariei gustatuko litzaieke gurekin mintzatzea, baina guk ez dakigu entzuten. Hori da arazoa”.

Kultura zientifikorik gabe ez dago bidezko parte-hartzerik kide garen gizarteari dagozkion arazo garrantzizkoei buruzko eztabaida gehienetan. Oinarrizko zientzi heziketaren jabe izatea ezinbestekoa da gaur egungo gizartearen alderdi asko ulertu ahal izateko, baina kultura zientifiko horrek, berak bakarrik, ez du bide ematen gaur egungo munduaren kritika zorrotz bat egiteko. Jardunean dauden zientzialariek heziketa humanistiko bat behar dute, ordezko gisa. Izan ere, erantzukizunaren etika berri bat beharrezkoa baita. Kontzientzia duen zientzia bat, alegia.

Gaur egungo humanistak zientziaren laguna izan behar du. Baina beharrezkoa da, halaber, erlazio handiago bat gaur egungo zientzialari taldeak bereizita dauden departamentu eta atalen artean. Ez da aski prozedura zientifiko baten bidez datuak harrapatu eta lantzea, behar da emaitzen azalpen on bat egitea. Edonola ere, “ausartu behar da jakitera” ezagutza zientifikoak, hutseginkor eta behin-behinekoa denak, jakintzara eramaten duten erabakiak hartzen laguntzen baitu.