Conferencias

KRISTAUTASUNA ETA BIOETIKA

Unamuno “gorroto teologikoaz” eta “gorroto aniteologikoaz” kexatzen zen. Lehenak fedea ideología bilakatzen zuen fanatikoki. Bigarrenak zientzia erlijio bilakatzen zuen. Egoera horrek gaur egunera arte irauten du.

Juan Masía 25 urtez bizi izan da Japonian, gizarte zibil anitz eta demokratiko, sekularizatu eta laiko batean, non Eliza Katolikoa gutxiengo bat baizik ez den, eta kultura definitzen duten ezaugarriak adiskidetzea eta adostasuna diren. Juan Masiari deigarri egiten zaio eztabaida etikoen aurrean gure herrian ikusten den egoera, bi muturretako jarrerek indar handia erakusten dutelako. Alde batetik, ustez biziaren alde daudenen hainbat jokaerek mesede gutxi egiten diote biziaren defentsari konfesionalitate beligerante, negatibo eta zigortzailezko jokabideen bidez aritzen direlako. Beste muturrean, eta aurreko jarreraren erreakzio gisa, “laikotasun ez-konfesional”ezko bioetikak daude, batzuetan erlijioaren kontrakoak. Badira, halaber, “adostasuna lehenesten duten hirugarren bideak”, baina borrokak saihestu, azaleko akordioak bultzatu eta arazoetatik ihes egiten dute.

Juan Masiák laugarren modu batetik begiratzen dio arazoari, zientzia, pentsamendua eta kontzientzia biltzen. Bilatze etikoa da kontua, gehiagorik gabe, adjektiborik gabe, bizia zaintzeaz kezkatua, baina horrek ez dio eragozten erlijio-erreferentziei begiratzea balore-bilatzearen bidez.

Erlijioek bat egin dezakete bioetikaren diziplina arteko elkarrizketarekin, balore-bilatze elkartuaren bidez, baina gizarte zibilaren arau moralak ezartzeko unean eskua sartzeko eskubidea aldarrikatu gabe.

Bioetikak, bere aldetik, berak ekar ditzakeen datu berrien bidez, bat egin dezake erlijioen arteko elkarrizketarekin besteen paradigma eta ondorioak eraberritzen lagunduz, baina biziari eta heriotzari, minari, osasunari eta gaixotasunari buruzko eztabaidan bere interpretazio-zentzua inposatu nahi izan gabe.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.