18/01/2021

Bizi garen gizartearen gako kulturalak

Bizi garen gizartearen gako kulturalak

Pandemiak eragindako lurrikara sanitario, ekonomiko, sozial eta kulturalak azeleratu egin ditu, ez sortu, 2008ko finantza-eztandarekin batera abian jarri ziren krisi sortako prozesu ugariak (dimentsio eta sakontasun handia hartuak zutenak globalizazioak eta teknologia
berriek haiekin bat egin zutelako). Inork ez daki pandemia noiz eta nola amaituko den, baina dagoeneko mahai gainean gelditu dira zenbait errealitate:
– demokraziaren krisia.
– gastu publikoaren boterea berreskuratzea.
– naturarekin dugun harremana zuzentzeko premia.
– deskontrol digitalaren askatasunerako arriskuak, etab.
– eta sakoneko eztabaidak… mundu mugatu bateko hazkunde mugagabea, kontsumo-paradigma berriak sortzeko aukerak…

Word formatoan elkarrizketa deskargatu