Boterearen betiko ezaugarriek indarrean jarraitzen duten arren, gaur egun botere mota berri bat sortzen ari da. Modu berri hori ez da oinarritzen botereak berez duen kontrolatzeko gaitasunean (eremuak eta pertsonak kontrolatzekoan hain zuzen), baizik eta edozein kontrol motatik alde egiteko gaitasunean, eremuen eta gizarteak kudeatzeko ardura alde batera utziz. Bi botere motek erlazio nahasiak dituzte haien artean, batzuetan elkar indartzen dute, beste batzuetan elkar borrokatzen dute. Boterearen bilakaera horrek beste bilakaera bat eskatzen du botereari aurre egin nahi dioten ekimen sozial eta politikoen aldetik.