Conferencias

BIGARREN TRANSIZIOA EUSKADIN: Eszenatokiak eta eztabaidak burujabetzaren markoan

Urte hauetan konpondu gabe geratu diren arazoek ekarritako bigarren trantsizio baterako erronkak aipatzen dira hitzaldian. Izan ere, bigarren trantsizio hori duela urte batzuk objektiboki planteatua bazegoen ere, orain, Eusko Legebiltzarrean Estatutu berria onartu denetik, subjektiboki eta instituzionalki planteatua izatera iritsi baita.

Gaurko saioan Estatutu berria eta bere etorkizunari buruzko aukerak aipatuko dira, eszenatoki desberdin batzuetatik abiatua. Baina, aldez aurretik, subjektu politikoa, “euskal komunitate nazionala” alegia, zer den azalduz; euskal subiranotasunaren aldarrikapena ez dela “baskismoa”ren ondorio bat, abertzaletasun hiritar eta ez etniko batena baizik argituz. Halaber, gaur egungo eztabaidetan oinarrituak, auzi kualitatiboari buruzko hiru gai kuantitatibo aztertzen dira; Espainiako Gorteek komunitate nazional baten gainean izan dezaketen soberania; espainiar Konstituzioaren eta europar Tratatuaren erreferendumek lortutako emaitzak ikusiz gero, negoziazio bat ireki ahal izateko behar den gehiengo- eta kontsentsu-maila; eta Euskal Autonomi Erkidegoa osatuko luketen bi erdien mitoa –euskal nazionalistak eta ez nazionalistak-.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.