Conferencias

ARO BERRI BATEN HASERA. KAZETARIAREN ETA KOMUNIKABIDEEN FUNTZIOAK

2011. urtearen hastapenetan, CNN+en itxiera informatiboa izan eta gutxira, Iñaki Gabilondoren Aro baten amaiera liburua argitara eman izan zen, non autoreak “gauzak ezagutzen, baieztatzen, ulertzen eta kontatzen dituen ofizioarekin” bizi izan duen esperientzia jasotzen duen. Kazetari gazteekin izaniko elkarrizketak emandako fruitu, eta lanaren esperientziatik eta errealitateari, ez bakarrik gaurkotasunari, arretatsu so bizitzetik, datorren jakituria da bertan jasotzen dena. Kazetariak dioen bezala, izan ere, gaurkotasun horretan “ba da joaten denik, baina ba da, baita, gelditzen denik”.

Mundua ez da hiltzen. Hil, norbere eta norbere belaunaldiaren mundua hiltzen dira. Ziklo historiko bat hil, eta beste bat jaio da. Gaur bertan gauzak benetan zail badaude ere kazetari eta komunikabideentzat, eta digitalizazioaren eta konektibitate berrien mundua zirriborrotsua izan bada ere, Gabilondok uste du egon ba dagoela etorkizunik. Balioak bueltan datoz, teknologia berri eta ezezagunen haritik bideratuko badira ere. Ez bait da izango negozio berririk, erreferentziazko eta kalitatezko kazetaritza baztertzen diren heinean. Hain da, izan ere, urria bakoitzak bizi duen denbora pertsonala, hain da mundua geroz eta konplexuagoa, informazioaren eta ezagutzaren berri izateko, berri hori interpretatzeko, kontestualizatzeko eta jerarkizatzeko hiritarrok izango dugun beharra hazten joango dela egunetik egunera. Benetako gizaki izan nahi bait dugu, gure hurkoei zer pasatzen zaien jakin, eta halabeharrezko eraldatze sozialean modu egokituan parte hartu nahi dugunak izan nahi dugu, izan ere.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.