23/03/2009

JESUSEN ESPIRITUALTASUNAREN ZENBAIT ARGIBIDE

JESUSEN ESPIRITUALTASUNAREN ZENBAIT ARGIBIDE
  • Ordua: 20:00etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Pagola José Antonio Pagola José Antonio

Espiritualtasuna hitza ez da beti egoki erabiltzen. Jende askorentzat bizitza errealetik at dagoen zerbait adierazten du, eta ez, behar lukeen bezala, norbere izatearen muina, hau da, bizitza biziarazten duten azken motibazioak eta grina. Espiritualtasuna ez da erlijioek bakarrik duten ondarea. Giza-kalitatez eta sakontasunez bizi duen neurrian batek bizitza, espiritualtasunak suspertutako bizitza da hori. Baina egia da: esperientzi erlijiosoak berarekin du, barru barruan, espiritualtasuna.

Kristau espiritualtasuna honetan datza: Jesusi jarraitu eta, horrela, Jainkoarekiko Berak izan zuen esperientziak eta bere Espirituak bizitza hori eratu dezala. Ez dago honetan bide eginik: espiritualtasun gaurkotua bizitzeak, Jesus animatu zuen Espirituarekiko adi eta ateak zabalik egotea esan nahi du.

Hitzaldia, nagusiki, horretara etorriko da: Jesusen espiritualtasunaren argibide nagusiak agertzera. Lau dira, Pagolaren ustetan: Jainkoaren erresumaren eta bere Justiziaren bila aritu, Jainkoa Aitatzat bizi, Jainkoaren Ontasuna onartu, eta bere Espirituak biziturik Bizi.

Bizitzaren Jainkoak piztutako espiritualtasuna. Betikoari eusten ez baino aldatzen, berritzen eta eraldatzen saiatzen den espiritualtasuna. Gizaki oroen bizimodu duinago eta zoriontsuago baten zerbitzura, eta, beti ere, gaiztakeriaren, sufrimenduaren eta heriotzaren aurka, jartzen den espiritualtasuna, azkenekoen defentsan eta abegikortasunaren, berdintasunaren eta komunioaren alde, bai Elizan bai Munduan, eta erlijioa bera inor menpean hartu eta min egiteko duen ahalmenetik askatzen dakien espiritualtasuna.