Conferencias

ALDAKETA ERRADIKALAK POLITIKAGINTZAN HEGOAMERIKAKO ESPERIENTZIAREN IKUSPEGITIK BEGIRATUAK

Carmen Lora eta Rolando Ames, Latinoamérica osoari begira lan egiten duten irakasle peruarrek, hitzaldi bana emanen dute Iruñean, Gogoa-kristautasuna eta Gaur Egungo mundua Foroak gonbidatuak. Lehenbiziko hitzaldia honako gaiaren inguruan garatuko da: “Genero arazoa Latinoamerikan eta cultura latinoetan”. Bigarrenak beste gai honi helduko dio: “Funtsezko aldaketak politikagintzan, Hegoamerikako esperientzian oinarrrituak”. Ohi denez, solasaldiak arratsaldeko 8etan burutuko dira, oraingo honetan Gurutze plazako Mikael Aretoan.

Carmen Lora eta Rolando Ames irakaskuntza lanetan aritzen dira Limako Unibertsitate Katolikoan, halaber, nazio mailan, Latinoamérica mailan eta nazioarte mailan beste jarduera bereziak burutzen dituzte, batez ere, Peruko oinarrizko alderdietako jendearen bultzapenean, jarraipenean eta laguntza zuzenean. Biak senar-emazteak dira eta ibilbide luzeko kristau militanteak dira.

Carmen Lora, pedagogo eta psikologoa da. Azken garaiotan Latinoamerikako emakumearen aldeko mugimenduak zerrendatu ditu eta genero arazoaren inguruko lanak burutu ditu. Anglosaxoi ez diren kulturetan dagoen emakumearen auzia landu du berezizi, Latinoamerikako kulturek eta Europako kultura latinek trazu amankomunak dituztela ikusiz. Hitzaldian jatorri latinozko gizarteetan dagoen genero arteko harremanetan zentratuko da eta azken hamarkadetan jasan diren aldaketak aztertuko ditu. Carmenen ustez, generoa “gizon eta emakumeen arteko harremanak hobeki argitzen eta ulertzen laguntzen digun kontzeptua da, kultura bakoitzak ematen dizkien funtzioak kontuan hartuz. Hala ere, harreman hauetan patroi unibersalak baduade ere, kultura bakoitzaren eragina faktore nabarmena da”.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.