Conferencias

ABERASTASUNA DA ARAZOA, EZ POBREZIA

Essexko Unibertsitateko soziologia irakasle zen Ray Pahlek zera idatzi zuen, orain urte batzuk: “Hiri baten zuzentasunari dagozkion auziak aberatsekin gehiago dute zer ikusia, pobreekin baino. Aberatsen zerga mugaketaren maila bai da, izan ere, ziurrenik, desberdintasun sozialen giltzarria”. Berak erantsi ohi zuen: pobreak hain pobre izan behar ez luketela onartzen da, gutxi gehiago, Europa mailan; baina antzekorik ez, inondik ere, aberatsak hain aberatsa izan behar ez luketenik. Seguruenik ez gara inoiz, gaur baino urrutiago egon, puntu horretan adostasunera iristetik. Edozein aitzakiak balio du desberdintasun soziala areagotuko dituen politikak bultzatzerakoan. Dena da baleko, globalizazioa dela, lekuz aldatzeak direla, edo asistentzi sozialeko zerbitzu publikoek aprobetxategien multzoa handiagotzera eramaten dutela,… dena da baleko.
.
Gure artean egin diren azken zerga erreformei begira jarri besterik ez dago: ihartuta zirudien klaseen arteko borrokari zentzu berri bat emateraino ekarri duen pobreen aurkako aberatsen asaldaketaren aurrean jarri gaituzte. Aberastasuna banatzeko omen ziren zergak, esaten zen, aho batez, puntura arte. Gaur adostasun hori galdu da, guztiz, eta zerga-ihesa inoiz baino onartuagoa dago. Soldatek aberastasun nazionalean duten pisua beheraka dator, urtetik urtera. Aldiz, elite politikoak lehiakortasunaren diskurtsoetara jarri dira, justiziaren ordez askoz ahulago den kohesio soziala aipatuz beti ere.

Neurrik gabe aberasten ari den goi mailako klase horrek arrasto nabarmenak uzten ditu, nola ez, gure hirigunetan.Aisialdirako eta kontsumorako erabiltzen dituen jokaerak hiritar arruntarenak baino askoz jasanezinezkoagoak dira; zerbitzu pribatuekiko elite horrek duen aldera kargak (hezkuntzan eta osasun alorretan batez ere) zerbitzu publikoen beherakada dakar nabarmen; beren preferentzi eta gustuak justiziazko hirien ordez pobreekiko desberdintasun eragile eta erasokor direnak eraikitzen ditu. Ondasun publikoekin finantzatu bai azpiegiturak, eta ugari gainera, baina elite horien erabilerarako dira bakarrik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.