Ikasitako hizkuntza edo hizkuntzak erabiltzen ditugu egunero; jasotako hitzak, esapideak eta kontzeptuak baliatuz, birformulatuz eta transmitituz. Pentsatu al dugu inoiz ea egiten dugun erabilerak ñabardura matxistarik edo sexistarik duen? Edo arrazistarik? Posible izango da, kontziente izan gabe, gure adierazpenak mundu-ikuskera bat jasotzea, emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin erabat adeitsua ez dena, pertsona guztiekin –berdin zein ezaugarri duten– erabat adeitsua ez dena? Gure erabilera linguistikoak gure munduan dagoen desberdintasuna areagotuko al du? Non daude eztabaidarako gakoak eta zer egin dezakegu haiekin? Hitzaldi honetan gai horien inguruan gogoeta bat proposatuko dugu, eguneroko bizitzatik hainbat adibide ekarriko ditugu eta aukera izango dugu erabilera problematikoez eta haien alternatibez eztabaidatzeko.
Ohar garrantzitsua: Grabazioarekin arazoak izen direla-eta, Gasteizko Erlijioso herritar Foroan, gai berdinarekin, Hizlariak – Amelia Barkinek- emandako hitzaldia , honera ekartzen dugu.
Gasteizko Foroari gure eskerrik beroena eta Gogoa Foroko kideei eragozpenak barkatuko dizkigutelakoan.