Conferencias

PERTSONAK JARRI BEGIEN BISTAN. Txirotasunaren eta bazterketaren aurkako Ekintza Politiko eta Hiritarra

Gizarte pobreago, desberdinago eta injustuago bat da bai Caritasen azken txostenek, bai Erakunde honek duen harrera sareak agerian jartzen dutena. Entzuna izan nahi duen, atentzio beroago baten, hurbiltasunaren eta gertutasunaren bila dabilen jende kopurua gehitzen doa. Krisia luzatu hala, pobrezia kronikoaren pean erori diren familia askoren bizimodua aldaketa sakonak ezagutu beharrean ikusten da.
Pobreziaren eta bazterketaren errealitateari aurre egiteko orduan, begirada eta ekimena lantzen ikasi beharra dago. Bere osotasunean begiratu behar da errealitate hori. Babes sozialerako ditugun sistema hondatuak berreskuratu eta hobetu behar ditugu, pertsona eta talde pobretuenengana zuzenduz horretarako gure atentzioa eta gizarte zibileko ekimenenekin koordinatuz errekurtso publikoen erabilera. Pobreziarekin amaitzea ez da desafio ekonomiko bat bakarrik. Pertsonen duintasunarekin eta beraien eskubideekin du zer ikusia, enpleguaren duintasunarekin, aukera politikoekin, harreman sozialekin eta balioekin. Guzti horrekin.
Pobreen aldeko aukera garbia egiteak gizarte berri baten aldeko ikusmira dakar berarekin. Pobreen aldeko defentsak ditugun pribilejioei uko egitea esan nahi du; etorkizuneko aukera ez da izango sobran duguna ematea, beste batzuek bizi ahal izan daitezen zer uzteko gauza garen erabakitzea baizik.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.