Hitzaldi honetan hizlariak azpimarratuko du ezin daitekeela etika bat proposatu, etika hori unibertsala ez bada (edo hobeki esanda, etika horren printzipioak unibertsalak ez badira). Etika eta erlijioaren arteko harremanak aipatuko ditu, etika unibertsala dela eta erlijioetatik sortzzen diren moralak ez direla unibertsalak azpimarratuz. Bukatzeko, defendatuko du etikaren unibertsaltasuna eta cultura anitasuna aldi berean aldarrikatzea ez dela kontraesan bat