Hitzaldiaren izenburua honako hau da: “Gizakiak ez dira Martitzekoak: Nikaraguan matxismoa ahanzteko asmotan”, eta berak idatzitako izenburuko bereko liburua adierazten du. Liburu hori Londresen argitaratu zen 2001.go irailean, ingelesez eta gaztelaniaz.
Nikaraguan, 90. hamarkadaren hasieran, emakume askok ikusi zuten euren bizimodua indartu ahal izateko, gizonek ere aldatu beharko luketela. Iraultza Sandinista bizi izan arren, matxismoak indarrean jarraitzen zuen etxean, lanean eta giza elkarteetan, eta oztopo handi bat zen emakumeentzat.
Erantzuteko asmoz, 1993. urteaz geroztik, Nikaraguako gizon asko matxismoa aldatzen eta ahazten ari dira; horretarako estrategiak, metodologiak eta kanpaina publikoak bultzatu dituzte, gizonen aldaketa lortzeko asmoz. Gaur egun “Indarkeriaren kontrako Gizonen elkarteak” heziketa prozesuak bultzatzen ditu gizonei zuzenduak. Ideia bat baztertzen du: “Gizonak Martitzekoak direla eta Emakumeak Venuskoak”, matxismoa hemen lurreko eraiketa soziala dela sinesten du eta, kanporatua izan behar duela uste du, bere forma guztietan. Gizonek justizian eta berdintasunean oinarritutako gizonen eta emakumeen arteko harremanak eraikitzen lagundu dezaketela sinesteaz gain, gizonek hori egiteko erantzukizuna dutela uste du.