Conferencias

ESPIRITUALTASUNA ETA JUSTIZIAREN ALDEKO BORROKA

Jarraipenez, jakituriaz eta askatasunez egiten den ibilbidea da kristau espiritualtasunarena. Hori horrela izanik ere, kontenplaziozko bizitzak, mistikak, justiziaren aldeko borroka alde batera uzten duela pentsatu izan da aspalditik. Teresa de Jesus eta Juan de la Cruzen eskutik, ordea, hori ez dela horrela ikusi daiteke.

Benetako esperientzi espiritual bat barrenean ditugun gauzarik onenak agerian jartzen, injustiziaren aurkako borrokan jardutearen sustraiak sakontzen eta gogortzen, eta anaiartekotasun, konfiantza eta poztasunaren zeruertzak irekitzen joaten da.

Kontenplaziozko bizitza baten esperientziatik abiatuz injustiziaren aurkako borroka nola bizitzen eta mundu hobeago baten aldeko lanean nola parte hartzen den ikusiko dugu.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.