Langile Mugimenduaren historia askatasunaren historia da. Eta lan duinak izan beharko du, bai gaur bai etorkizunean, askatzaile izan nahi duen proiektu politiko ororen ezaugarri nagusia.
Izan ere, gaur bertan, hainbat pertsonek eta sendiek nozitzen duten txirotzearen eta hainbatek gure gizartean jasaten duen kalte sakonaren eta desgizatiartzearen oinarri-oinarrizko zergatikoetako bat lana nola ulertzen eta eratzen den horretan aurkitzen da.
Langile mugimenduak, bere aldetik, egiteko nagusi hori izan du: lanaren errealitatea eraldatu, langileari, horrela, pertsona bezala zor zaion duintasuna itzultzearren eta gizarte bizitza modu zuzenago eta gizatiarrago batean eratzearren.
Brasildar teologo hark esan zuen hura izan du bere ardatz nagusienetako bat langile mugimenduak: “ekonomizismoaren esklabotzatik aske utzi lana”.