HITZALDIAREN EDUKIAREN GIDOIA:
1.– Frantzisko erraldoia. Joan XXIII.ak bezala, Elizaren ateak ireki zituen.
2.- Haren estiloa.
3.- Lorpenak.
4.- Delfina eta etsaitasun santuak.
5.- Ondorengotza zaila.
6.- Bestelako estiloa.
7.- Udaberriak aurrera jarraitzen du.
8.- Leon XIV.a eta Espainia.
9.- Ondorioak.
HIZLARIA:
JOSE MANUEL VIDAL (1952, Ourense) Religión Digitalen fundatzaile eta zuzendaria da (gaur egun, hori da informazio erlijiosoko informazio-atari nagusia gaztelaniaz, eta erreferentzia puntu ezinbestekoa). Informazio zerbitzuaren kalitatearen eta zehaztasunaren adierazpidea. Zerbitzu hori aintzatetsia eta saritua ere badago, nolabait ere, Aita Frantziskok zuzeneko harremana eduki ohi baitzuen.
José Manuel Vidal lizentziaduna da Teologian eta Soziologian, doktorea Kazetaritzan. Gai erlijiosoetarako korrespontsala izan da El Mundorentzat. 30 urteko esperientzia du Elizari buruzko informazioan. Zenbait liburu ditu idatziak, bakarrik edo kolaborazioan: Francisco, el nuevo Juan XXIII, Un concilio entre primaveras (biak Jesús Bastanterekin batera), Intrigas vaticanas: Guerra de clanes para suceder al Papa, Dilexi te: La revolución de la ternura no tiene marcha atrás…Vidal sinetsia dago Frantziskoren udaberriak aurrera jarraitzen duela Prevostekin, Leon XIV.arekin. Baina –dio Vidalek–“soinurik egin gabe” mugitzen ditu piezak, “estratega eskarmentudunaren pazientziaz, argitasunaz”.
Liburu hauek gomendatzen dizkigu: León XIV:Ciudadano del mundo, misionero del siglo XXI, Elise Ann Allenena, eta El último cónclave, Gerard O’Connelen eta Elisabetta Piquérena.