Conferencias

Gerra Hotz eta Errealak: ziurgabetasunez, tentsioz eta indarkeriaz betetako mundu multipolarra

Konferentziaren kartela

Konferentziako Foroaren Solasaldirako fitxa

Egileak egindako hitzaldiaren laburpena

Nazioarteko sisteman gero eta borroka handiagoa dago potentzia handien artean (AEBen eta Txinaren artean bereziki). Hego Globalaren gorakada ere gertatzen ari da mundu multipolar batean.

Mekanismo multilateralak ahulduta daude eta ez da Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzen. Iparraldean eta Hegoaldean ugaritu egiten dira agenda liberalaren (feminismoa, eskubide eta identitateen berdintasuna, ingurumenaren defentsa), demokraziaren, Nazioarteko Zuzenbidearen eta multilateralismoaren kontrako alderdi, mugimendu eta lider populista antidemokratikoak.

Desparekotasunak, pobreziak, demokraziarik eta giza eskubideekiko errespeturik ezak eta baliabide urriak lortzeko lehiak indarkeriazko gatazkak sortzen dituzte estatu “ahuletan”. Gaur egun 50 gerra baino gehiago daude munduan, horien artean Ukraina-Errusia, potentzien eta arma nuklearren arteko borrokara igotzeko arriskuarekin, eta Israel-Palestina-Libanoa-Iran, Israelgo arma nuklearren presentziarekin hori ere.

Bakea prebenitzeko, kudeatzeko eta eraikitzeko mekanismoak blokeatuta daude, eta laguntza humanitarioa ez da nahikoa milioika biktimaren beharrei erantzuteko.

Premiazkoa da mekanismo horiek berrikustea eta sistema aldeaniztuna erreformatzea, eta estatuen demokraziaren babesa nazioarteko sistemaren demokratizazioarekin lotzea. Indarkeriazko gatazkak konpontzeko eta prebenitzeko arauak eta tresnak indartzea da helburua.

Hizlariak liburu batzuk gomendatzen ditu gaian sakontzeko. Gainera, gaiarekin zerikusia duten bere argitalpenen zerrenda ere ematen du. Azkenik, gako-hitzen zerrenda bat, informazioa bilatzeko.

Aurreko urteetan bezala, Gogoa Foroak topaketa bat antolatzen du hitzaldiaren ondoren, landutako gaiari buruzko solasaldia errazteko. Aurten FOROKO SOLASALDIAK deitzen diogu, eta dokumentu lagungarri bat prestatu dugu solasaldi hori errazteko: “Esaldiak eta mezuak solasaldirako”.

Argitalpenak komunikabideetan

Diario de Noticias de Navarra egunkarian argitaratutako hizlariarekin elkarrizketa

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.