Fraguas Antonio "FORGES"

Umoregile grafikoa
Información

FORGES Antonio Fraguas de Pablo umoregile grafikoaren ezizen artistikoa da. Bere lehen abizenaren itzulpen kataluniarra da bere izenpea. Madrilen jaio zen, 1942. urtean, ama kataluniar eta aita galiziarrarengandik.. Sendian bederatzi anai izan ziren, eta bera, bigarren. Ikasle txarra izan zela, du gogoan. Richmal Crompton eta bere Guillermo Browni buruzko liburuen irakurle saiatua, hori bai. Soldaduska artilleriako furriel gisa egin zuen. Ezkondu eta hiru alaba eta seme bat izan zituen. 17 urtez TVEn egin zuen lan. Bere lehen marrazkia 1964an argitara eman zuen Pueblo izeneko egunkarian. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu izan da umoregile grafiko lanetan, eta, 1995tik hona, El Pais egunkariko txiste editoriala izenpetzen du Bi filma zuzendu ditu eta lau umorezko serie telebistarako. Dozenaka faszikulu eta liburuen autore da.. Irrati programetan parte hartzen du eta bere orri propioa du interneten: www.forges.com Herri hizkera entzuten dakien umoregilea da, hortik jasotzen duelarik hainbat esapide eta sortzen berak asmatutako hainbat eta hainbat hitz.. Giza Eskubideekin eta Milurteko Garapen Helburuekin konprometitutako artista da.

Conferencias