Toscano María

Filosofian lizentziatua

Toscano María

Filosofian lizentziatua da. Irakasle izan da UNEDen, Madrilgo Isabel Katolikoa Institutuan eta Comillaseko Unibertsitatean. 1947an jaioa, 12 anai-arrebatan zaharrena da, eta laster ikasi zuen konparatzea hitz bat baino zerbait gehiago dela. 20 urte bete arte, Andaluziatik Marokora eta Marokotik Andaluziara ibili zen. Madrilera iritsi zenean, German Ancochea ezagutu zuen, senarra izanen zena, eta harekin partekatu du bizitza osoa. Elkarrekin bide espiritual bati ekin zioten erlijio guztiak aztertuz. Raimon Panikkerrekin izandako topaketak zirrara handia eragin zien. María eta Germán "El simbolismo del número", "Mujeres en busca del Amado", "Guía del Padre Molinos", "Qué dices cuando dicen Dios", "Iniciación a la Iniciación", "Místicos-Neoplatónicas, Neoplatónico-s-Místicos" eta "Dionisio Areopagita. La tiniebla es luz" lanen egileak dira. 1994az geroztik, hitzaldiak ematen ditu gai hauei buruz: bizitza espirituala, esperientzia mistikoa, Beginak, Erlijioak sagaratua denaren bultzatzaile gisa beren ohantze teologikoetan.

Jardunaldiak: