Torres Queiruga Andrés

Doktore filosofian eta teologian, Donejakueko Santiagoko Unibertsitatean eta Donejakueko Institutu Teologikoan irakasle

Torres Queiruga Andrés

Galiziarra, Donejakueko Santiagon bizi da. Gaurko panorama teologikoan pisu eta merezitako errekonozimendu handienetakoa irabaziak dituzten teologoetako bat da Andres Torres Queiruga; Doktore filosofian eta teologian, Donejakueko Santiagoko Unibertsitatean eta Donejakueko Institutu Teologikoan irakasle; Galiziako Errege Akademiako partaide eta Galiziar Kultur Aholku batzordeko partaide, hainbat sari jasoa da bere lan intelektualarengaitik eta bai galizieraz bai gaztelanieraz idatzi duen hainbat idazlanengatik. Uka ezinezko oihartzuna eta ospea jasotzen du bere lanak, oraintxe bertan, gure mugez handik ere. Fedearen eta kulturaren arteko topaketaz sakon arduratuta egon den eta dagoen kristauetakoa da Andres. Bere idazlan batzuen tituluetan agertzen diren “birpentsatu”, “berreskuratu” bezalako aditzak fedearen edukiak berreskuratzeko eta garai hauetako gizon eta emakumeei ulergarri eta adierazgarri egiteko izan duen grina hori adierazten dute. Gaitza birpentsatzen titulua duen bere liburuetako bat bide horretatik doa, eta liburu hori izango da, funtsean, gau honetan berak eskainiko digun hitzaldiaren eduki ardatz. (Haize freskoaren bolada bat sentituko du, baita, nolanahi, bere beste liburu hauetara hurbiltzen den edozeinek: Recuperar la salvación. Para una interpretación liberadora de la experiencia cristiana; Recuperar la creación. Por una religión humanizadora; Repensar la Cristología. Ensayos hacia un nuevo paradigma; Fin del cristianismo premoderno. Retos hacia un nuevo horizonte).

Jardunaldiak: